AZKEN POSTA

Maiatza iritsi da, eta honekin batera irakasgai honen amaiera eta udararen hasiera. Azkar batean pasa da lauhilekoa, oraintxe hasi berri garela ematen du eta errealitatea iada asignaturari amaiera ematen gabiltzala da. Hortaz, irakasgai hau isteko asmoz, lauhilekoan zehar egindakoa gogora ekartzea ideia ona iruditzen zait. 


Lauhileko honetan izango genituen asignaturen berri jakitean, las tecnologias de la informacion y comunicacion el educacion infantil irakurri eta burura etorri zitzaidan lehenengo gauza asignatura hau oso teorikoa izango zela izan zen. Lauhilekoak aurrera egin ahala aurreiritzi hau desegin egin dut, izan ere, oso praktikoa eta parte hartzaileak izan baitira klaseak. 


Asignatura hau bi zatitan egin dugu. alde batetik arlo teorikoa Orzurirekin eta bestetik, arlo teorikoa Joxemirekin. Bigarren zati honek blog bat sortzea eta hau eguneratua edukitzea eskatu digu, hau da, baliabide honetara igo behar ziren klasean egindako ariketa indibidual, zein taldekakoak. Klasean egindakoa hiru multzotan banatu daiteke: herritartasun digitala (ciudadaia digital), irrati komunitarioa eta lan modularra.


Irakasgai honen hasieran “ciudadania digital” izeneko blokea lantzen hasi ginen, horretarako hainbat jarduera ezberdin burutuz. Lehenego egin beharrekoa goran aipatu bezala, gure blog pertsonala sortzea eta argitalpen bat nola egiten zen ikastea izan zen (actividad 1). Hurrengo pausoa aldiz, gure burua aurkezteko gidoi bat sortzea izan zen, ondoren teknologia digitalera gehiago urbiltzeko asmoz, efektu batzuk aplikatuz aurkezpen bideo ezberdinak eta voki aplikazioan abatar bat sortuz (actividad 2).


Bloke honekin jarraituz, Snowden pelikula ikusi eta hausnarketa pertsonala bultzatzeko asmoz jarduera bat egin genuen, honek indibidualki eta taldean lan egitea eskatzen zuen (actividad 3). Pelikula honek big dataz hitz egiten zuen, hortaz honi jarraipen bat emateko beste bideo bat ikusi eta hausnarketa txiki bat egin genuen, baita bien arteko lotura azaldu ere (actividad 4). Bi jarduera hauen helburua gure datuak noraino iristen diren ikustaraztea zen, baita momentu batetik bestera egon daitezkeen datu interakzioa ere. Hortaz, gutariko askori burutik pasa zitzaigun galdera hau erantzuteko, honako bideo hau ikusi genuen: ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? (Marta Peirano) (actividad 5). Oso interesgarria izan zen bideo hau ikustea, izan ere, errealitateaz kontzieteago izateko balio izan baitziguen. 


Jarraitzeko, altschool-eri buruzko dokumental bat ikusi genuen honen berri izateko (actividad 6), eta bestalde berriz ere big data gaiari eutsi eta hausnarketa bat egin genuen indibidualki eta beste bat taldean (actividad 7). Lehenengo bloke honi amaiera emate aldera, zaharkitze programatua landu genuen jarduera baten bitartez (actividad 8). Honekin batera, “ciudadadnia digital” izeneko blokea isteko, publizitate gardenean oinarritzen ziren bi publizitate audio sortu genituen, bat gazteleraz eta bestea euskaraz (actividad 9). Egia esan hasieran ez genekien nola egin anuntzioak jendearen atentzioa eskuratzeko, baina irakasleekin kontrastatu ostean bolumen/ahots ezberdinak erabiltzea eta hauen oihartzunarekin jokatzea ideia ona iruditu zitzaigun.



Ikusi daitekeen bezala, lehenengo bloke honekin TIC ikasgaiari sarrera bat egin diogu teknologia aplikazio ezberdinak erabiliz, big data edo zaharkitze programatua bezalako kontzeptuak argituz eta hauei buruzko hausnarketak egitera bultzatuz. Honetaz gain, bakoitzak teknologiari ematen dion erabilera pertsonalari buruz hausnartzea eta kontzientzia gehiago izatea ere lortu dugu. Hortaz, ikasgaiaren zati hau maila pertsonalean oinarritta zegoen, eta ez hainbeste gure etorkizuneko profesioan. 


Bigarren blokea aldiz, ikt-ak eskola mailara ekartzeko momentua izan da, izan ere, hau eskolan egiteko mikrotailer bati zuzendua baitzegoen, hortaz curriculumari begirada bat botatzeko aukera ere izan dugu, baita eskola mailan ikt-ekin lotuta egindako proiektu ezberdinak ikustekoa ere. 


Lehenik eta behin, Joxemik esaldi honi buruz ausnartzeko eskatu zigun: "Hay algunas tecnologías que no deberían construirse. Hay algunos datos que no deben usarse". Hortaz, blogean ausnarketa txiki bat idazti genuen (actividad 10).  Hurrengo lana, audio batean igasgai honek gure etorkizuneko lanarekin zuen erlazioaz hitz egitea zen. Egia esan erraza egin zitzaidan hau burutzea, izan ere, nire ustez eskola eta gizartea batera doazen heinean, hau da, norabide berean, irakasleek IKTak beren ikasgeletan integratzeko modurik onena aurkitu behar dute (actividad 11).


Momentu honetatik aurrera, eskoletan egin behar genuen tailerrean zentratzen hasi ginen. Horretarako, egun batean astigarragako eskolara joan ginen Maria Herradorrekin hitz egitera eta honen esperientzia ezberdinak entzutera. Honekin batera, Joxemik ikt-ak eta haur hezkuntzako gelak lotzen zituzten proiektu ezberdinak erakutsi zizkigun. Proiektu guztiak zertan murgiltzen ziren ikusi ostean, bat aukeratzeko eta honen zergatia ongi arrazoitzeko eskatu zigun ondorengo ariketa honetan (actividad 12), nik Mi vecino Totoro aukeratu nuen. 


Ondorengo ariketa, aurreko urteetako esperientzien bideoak ikusi, bat aukeratu eta Heziberri 2020rekin erlazionatzea zen. Nire taldearen kasuan Brochetas de fruta bideoa aukeratu dugu eta honi heziberrirekin loturak egin dizkiogu ondorengo idatzi honetan (actividad 13).


Amaitzeko, jakintzako tailerrarekin buru belarri jarri ginen. Gure kasuan, tailer hau antiguo auzoko Jakintza ikastetxean egin genuen, zehazki bost urteko gelan. Tailer hau aldez aurretik gelan prestatu genuen, hortaz gidoi zehatz bat genuen iada aldez aurretik prestatua, tailerra burutu bitartean ildoa ez galtzeko eta gure arteko koordinazioa egoteko asmoz. Tailerrean pobrezia eta kutsadura gaiak landu genituen Sebastian Salgado bezala argazkilarien argazkiekin eta guk sortutako paisaiaren audioarekin. Honetaz gain, tailerrari amaiera emateko asmoz denon artean mural bat sortu genuen kutsadura edota pobrezia hobetzeko asmoz bakoitzak zer egin zezakeen irudikatuz (actividad 14). Tailerra oso ondo atera zelakoan gaude taldekideok, izan ere, denbora aldetik ondo kalkulatu genuen eta oso dinamikoa izan zen. Tailerrean grabatutako bideo eta ateratako argazkiekin bideo bat egin genuen, baita audio bat gure ahotsekin esperientzia lehen pertsonan kontatzen ere.


Asignatura honetako zati handi bat, lan modularreko lanari eskaini diogu, hau da, begirada kontzienteak tailerra, heriotzaren tailerra,... bezalako tailerrei lekua eginez. Tailer hauek lan modularrari begira oso interesgarriak izan dira, baita lagungarriak ere. Lauhileko honetako lan modularrean narratiba digitala egitea eskatzen zen, non bertan aniztasuna landu behar zen. Aniztasunaren barruan zein gai landu, talde bakoitzaren esku gelditu zen, hau da, gaiaren aukeraketa taldeko kideen artean aukeratu behar zen. Nire taldearen kasuan, familia aniztasuna lantzea pertsatu genuen, izan ere, gizaki garen heinean eta pertsonekin lan egingo dugun neurrian, familia egitura/eredu ezberdinak ezagutzea behar beharrezkoa iruditzen zaigu. 


Ikasgaian zehar aurrez programatutako plangintzatik kanpo burutu ditugun beste lan eta tailer batzuk honako hauek izan dira: ciber basuras sin fronteras, reflexión sobre basura tecnológica, Eiderrek eskeinitako cuerpo y tecnologia tailerra


Ikasgaiaren laburpen hau esaldi honekin bukatu nahiko nuke...


Las tecnologías en manos de buenos profesores pueden ayudar a revolucionar la educación.




Post honi amaiera emateko eta bilaketa errazteko asmoz AURKIBIDEA uzten dizuet jarraian:


Ciudadania digital:

Radio comunitaria:


Trabajo modular:


Otros trabajos o talleres:





Comentarios

Entradas populares de este blog

ACTIVIDAD 14: Microtaller de Jakintza + Video + Podcast (Taller II)