"Cuerpo y tecnologia" tailerra Eiderren eskutik

 Cuerpo y tecnología tailerra


Tailer hau Eiderrek bideratu zuen, hau burutzeko IKTko talde txikien egitura erabili zen. Bertan, Eiderrek hainbat jarduera ezberdin proposatu zituen gorputzaren bitartez gure egunerokoan teknologiak daukan eraginari buruz hausnarketa eraginez. Egia esan, tailerra oso ondo joan zela esango nuke, izan ere, konfiantzazko gune bat sortzea lortu baitzuen, horrela denok gustora sentitu eta tailerraz gehiago disfrutatzeko. Gainera erabilitako jolasak edo dinamikak oso entretenigarriak ziren eta jarduera asko prest zituenez oso arina egin zen, hau da, jardueren denporalizazioa ere ongi kalkulatu zuela esango nuke, horrela aspertzeari lekua egin gabe.

Niri pertsonalki asko gustatu zitzaidan tailerra, izan ere, gorputzaren bitartez hausnarketa sakon bat egitea lortu bainuen. Egia esan, enuen uste apenas hitz egin gabe hausnarketa bultzatzea zegoenik, baina hemen baietz ikusi dut. Hortaz, oso tailer eraginkorra izan zelakoan nago, gustora egingo nuke tailer hau berriz ere.






Comentarios

Entradas populares de este blog

ACTIVIDAD 14: Microtaller de Jakintza + Video + Podcast (Taller II)