AZKEN POSTA
Maiatza iritsi da, eta honekin batera irakasgai honen amaiera eta udararen hasiera. Azkar batean pasa da lauhilekoa, oraintxe hasi berri garela ematen du eta errealitatea iada asignaturari amaiera ematen gabiltzala da. Hortaz, irakasgai hau isteko asmoz, lauhilekoan zehar egindakoa gogora ekartzea ideia ona iruditzen zait. Lauhileko honetan izango genituen asignaturen berri jakitean, las tecnologias de la informacion y comunicacion el educacion infantil irakurri eta burura etorri zitzaidan lehenengo gauza asignatura hau oso teorikoa izango zela izan zen. Lauhilekoak aurrera egin ahala aurreiritzi hau desegin egin dut, izan ere, oso praktikoa eta parte hartzaileak izan baitira klaseak. Asignatura hau bi zatitan egin dugu. alde batetik arlo teorikoa Orzurirekin eta bestetik, arlo teorikoa Joxemirekin. Bigarren zati honek blog bat sortzea eta hau eguneratua edukitzea eskatu digu, hau da, baliabide honetara igo behar ziren klasean egindako ariketa indibidual, zein taldekakoak. Klasean eg