ACTIVIDAD 14: Microtaller de Jakintza + Video + Podcast (Taller II)
Tailer hau antiguo auzoko Jakintza ikastetxean egin dugu, zehazki bost urteko gelan. Tailer hau aldez aurretik gelan prestatu genuen, hortaz gidoi zehatz bat genuen iada aldez aurretik prestatua, tailerrean bertan ildoa ez galtzeko eta gure arteko koordinazioa egoteko asmoz. Jakintzara iritsi garenean eraman ditugun argazki guztiak gelan zehar jarri ditugu, lurrean, aulkietan, apaletan... Haurrak gelara sartzean, gure buruaren aurkezpen txiki bat egin diegu eta horrekin batera zertara etorri garen azaldu diegu. Sarrera hau egin ostean, tailerrarekin hasi gara beraientzat kutsadura eta pobrezia zer diren galdetuz. Ondoren, bi gai hauek argazki batzuen bidez landuko ditugula azaltzean, ea argazkilariak zein diren, zer egiten duten... galdetu diegu, honekin batera Ugur Gallenkusen bideoa jarriz. Bideoa ikusi ostean, haur bakoitzak banan bana argazki bat aukeratu du, ondoren talde txikitan jarri gara. Talde txiki bakoitzean gutako bat jarri da haurrekin batera argazkiak aztertzeko, horreta